top of page

 "TIK, TAK, EUSKARA ESNATZERA"

 

Euskararen erabilera bultzatzeko ekintza da.

 Kanpaina hau  dela medio “Euskararen hilabetea” antolatu egiten da.

  Hilabete hori ailegatu baino lehen, iragarkietan  gertatzen den eran, motibatzeko leloak agertuko dira toki desberdinetan.

  Ikasleek, gelaka, eta mailaka  helburu bateratua

izango dute.

   Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikasmaila bakoitzak ( 3 urtetik 6.maila arte) erronka ezberdin bat izango du.

  Kanpainak irauten zuen bitartean, astero , gelako ume guztiek froga bat egingo dute.

  Froga bakoitza gutunazal batean jasoko dute: eta tutoreak, astelehenean, ozenki, irakurriko die ikasleei zein izango den   asteko froga.

   Kanpainaren iraupena 4 astetakoa izango da. (Txikien kasuan luzatu egin ahal da, eguneroko ohituren artean sartzeko).

  Froga guztiak euskaraz egin behar dira.

  Ikasle guztiek hartu behar dute parte.

  Froga bakoitza bukatzerakoan, norberak daukan RAPIBIDEAN Rapiren aztarna jasoko du. Froga amaituta dagoela adierazteko talde bakoitzak

 irudi itsaskorra izango du, horma-irudian zehar mugitzeko.

  Tutore bakoitzak kontrolatuko ditu bere gelako umeen aurrerapenak.

  Frogak eskolako esparru desberdinetan egingo dira:  beste geletan, patioan, pasabideetan, jantokian, beste eraikinetan...

   Kanpainetan elementu motibagarriak erabiliko ditugu:

    -leloa

    -abestia

    -horma-irudi mugikorra, aurrerapenak grafikoki adieraziz.

    -txapak

    -Rapibidea

​

    Frogak gainditu ondoren  mota askotako sariak egongo dira: irteera bat, patiordua luzatu, ikuskizun bat, magia-trukoak ikasi, diplomak, ...

    

   Amaieran, kantaldi bat antolatuko  da, eta jolasak

patioan. 

​

+ 1. maila:"Trena"

+ 2. maila: "Puxika"

+ 3. maila: "Oihanean"

+ 4. maila: "Indioak"

+ 5. maila:"Piratak"

+ 6. maila:"Magia"

​

​

EZ AL DAKIZU EUSKARA DELA EUSKALDUN EGITEN GAITUENA?

Itxaropena - SU TA GAR
00:0000:00

//////////////////////////////////////////////////////////////////////////////////////

bottom of page