top of page

Bazen behin...


Kondairak dioenez, aspaldi-aspaldi, gizon emakume adoretsu batzuk gogo biziz borroka egiten dute mundua leku hobea izan dadin. Egunez egun, dena ematen dute txikiek eta ez hain txikiek hezkuntza duina izan dezaten, balioak gara ditzaten, etor daitekeen guztiari aurre egiten ikas dezaten.

Diotenez, kontatzen dutenez, fotosintesia ulertarazten diete, edo formula matematiko misteriotsuenak, eta era berean, mukiak kendu edo malkoak lehortzen dizkiete eta haserretuta lagun onenak izandakoak berriz ere lagun izatea lortzen dute besarkada magikoari esker.

Gizon-emakume horiei Irakasle deitzen diete, eta atsedena, indarrak eta ordu libreak ere sakrifikatzeko prest daude ikasleek etorkizuna izatea lor dezaten.

Lanean ikusi dituztenek doitenez, egiten dutena maite dute, eta horixe da sekretua.

(Ibaizabal argitaletxetik hartuta)


Entradas destacadas
Entradas recientes
Archivo
Buscar por tags
No hay tags aún.
Síguenos
  • Facebook Basic Square
  • Twitter Basic Square
  • Google+ Basic Square
bottom of page